Liburua dohainik!
CASTELLANO
ENGLISH
Nola erosi
Katalogoa
Bidalketa aukerak
Zer da Txalaparta
Bilaketa
Sarbidea
pasahitza ahaztua?
izena eman nahi duzu?
Irakurle kluba
Abantailak
Izen-ematea
Liburu aldaketa
Gure Liburuak
Bildumak
Orreaga
Gebara
Amaiur
Ravel
Gure Klasikoak
Axuri Beltza
Literotura
Kortazar
Ekin-Txalaparta
Cuerpo y mente
TXO!
Zenbait
Nobedadeak
Mas Vendidos
Albisteak
Aldizkaria
Egileak
Katalogo Digitala
Edit. independientes
Alliance des Editeurs
Profesionalen erregistroa
Prentsa bulegoa
Nobedadeak
Aurkezpenak
Harremanetarako
Albisteak
PRENTSA-OHARRA
Facebook-en zentsura
Prentsa ohar honen bidez, iritzi publikoari jakinarazi nahi diogu Facebookek Txalapartak webgune horretan daukan orrialdetik Itziar Zigaren
Sexual Herria
liburuaren azala kendu duela, dirudienez, enpresa horren arauak hausten dituelako. Zoritxarrez, ez da zentsura mota hau jasaten dugun lehen aldia: antzeko zerbait gertatu zitzaigun Diana J. Torresen
Pornoterrorismo
liburuaren aurkezpenaren bideoarekin. Duela bederatzi hilabete Youtubetik kendu zuten antzeko arrazoiak argudiatuz. Aipatu bi kasuetan, soil-soilik emakumezkoen titiak daude ikusgai. Berriz ere publikoki moralkeri faltsu hau eta sexu- zentsura honek eta, oro har, edozein zentsurak dakarten adierazpen askatasunaren kontrako erasoa salatu nahi ditugu. Interneten edo edozein komunikabidetan gizonezkoen bularrak, hilketak, erasoak, gizaki edo animalien sarraskiak edota gu eta gure morala “zaintzen” dituen sistemak sortzen duen gosearen irudi moralgabeak ikus ditzakegu. Emakume baten bular biluzia erakusten duen liburu baten azala, ordea, zentsuratu egiten dute.
Gertakari honen aurrean, gizartean nagusi den moral sexista eta heteronormatiboa salatu nahi dugu. Hau zen, hain zuzen ere,
Pornoterrorismo
edota
Sexual Herria
bezalako liburuekin eraitsi nahi genuena. Argi dago borroka honek gudu-zelai ugari dauzkala eta, batez ere, irabazteke dagoela. Horregatik, gizarteari eskatu nahi diogu eraso neokontserbadore hauek borrokatu eta sala eta ditzan.
TXILLARDEGI HIL DA
Durangoko Liburu Azokaren zozketa
Saridunak bere sariekin aurkezten ditugu
Bazkideak dira, Javier, Mendigorriakoa eta Arantza eta Jose Carlos, Zarautztarrak.
Joseba Sarrionandia
Azkenean, Sarrionandiarentzat Euskadi Saria oso-osorik
Euskadi Sarietako epaimahaikideek Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean saritzea erabaki ostean, Eusko Jaurlaritzak, Blanca Urgell buru zuela, saria ematea baina sariaren dirua bahitzea erabaki zuen, iurretarraren, euskal kulturaren eragileen eta gizartearen gehiengoaren ustearen eta borondatearen kontra. Azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak idazlearen aurkako auzirik ez dagoela esan ostean, Urgellek idazleari saria eta sariaren dirua ematea erabaki zuen. Hala, bada, hasierako erabaki politikoan atzera egin ondotik, sari banaketara joatea erabaki zuen Sarrionandiaren familiak. Bertan, idazlearen gutuna irakurri zuen Marije Sarrionandia arrebak; idazleak eskerrak eman zizkion epaimahaikideei “erakutsitako ausardiagatik” eta eskerrak eman zizkien, halaber, “Espainiako prentsan, batez ere, satanizatuaren defentsa egin dutenei, non euskaldunok hainbat alorretan arerioen lurrean bezala ibili behar dugun”.
Laura Mintegi
Laura Mintegiren
Sisifo maite minez
eleberria argitaratu da nederlanderaz
Sisifo maite minez
(Txalaparta, 2001) Laura Mintegiren eleberria nederlanderaz argitaratu da
Sisyphus verliefd
izenburuarekin (Peter Smaardijkek egin du itzulpena). Azaroaren 12an egin zen aurkezpena Amsterdameko Perdu fundazio literarioan. Maitasuna eta askatasuna gaiak ardatz hartuta solasean aritu zen Amsterdamen bizi den Aitziber Renteria psikologoa Laura Mintegirekin.
Edorta Jimenez erdaratan
Edorta Jimenezen
Piztien itsasoa
trilogiak euskaratik beste hizkuntzetara jauzi egiten jarraitzen du.
Sukar ustearen urtea
italieraz argitaratu du Giovanni Tranchida argitaletxeak,
Il nemico a bordo
izenburuarekin. Aldi berean, Alemaniako Mohland argitaletxea
Baleen berbaroa
alemanez argitaratzear dago eta Bego Montorio itzultzailea,
Azeria eta Lehoia
gaztelerara itzultzen hastear. Hizkuntza askoren itsasoak zeharkatuko ditu aurki Sebastian Zubiletak... zorte on!
Ez dugu nahi!
Gatuzain eta Txalaparta argitaletxeen elkarlanari esker kalean dago Edurne Elizondo kazetari eta idazlearen liburua: Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian. Elkarrizketen bidez, kazetari nafarrak intsumisioaren borrokak Euskal Herrian izan zituen alderdi ezberdinak azalera ekarri ditu. Ahots guzti horiek berreskuratu nahi izan ditu, eta, gaur egun ere baliogarriak direlakoan, liburuaren bultzatzaile izan diren intsumituen laguntzaz, urria eta azaroan zehar jendaurreko aurkezpenak egingo dituzte Iruñean, Santurtzin, Ondarroan, Eibarren, Uztaritzen, Maulen, Donibane Lohizunen, Garazin eta beste hainbat herritan.
Iradokizunak
Nobedadeak eta katalogoa
Harpidetu zaitez
Banatzaileak eta Liburudendak
Harremanetarako