Zer da Txalaparta

Txalaparta, euskaldunen antzinako perkusio-tresna herrikoia da, arbasoek komunikatzeko ere erabili zutena. Gaur egun, halaber, Txalaparta euskal argitaletxe aske eta independiente baten izena ere bada.

Nafarroatik, gure herriaren soberania kulturala eta informatiboa lagundu eta bermatu nahi duen egitasmoa da.

Halaber, munduko herrien arteko harremana hobetuko duen edozein literatur lanen bozgorailu ere izan nahi dugu, errealitatea eraldatzen, memoria historikoa berreskuratu eta gordetzen, eta aniztasunari eta utopiei bideak zabaltzen lagunduz…

Euskaraz eta gazteleraz argitaratzen dugu batik bat, 30-40 liburu urtean: euskal literatura, beste herrietakoa, saiakera politikoa eta historikoa, kritika soziala, ezkerraren klasikoak, historia entziklopediak… Gure ezaugarri nabarmenena, ezbairik gabe, Txalapartak aurrera egitea ahalbideratzen duten harpidedun eta irakurleak dira.

Orain, gainera, Editoriales Independientes izenarekin, elkarlanean ari gara beste herrietako argitaletxeekin.. Honela, Mexikoko ERA, Txileko LOM eta Uruguaiko Trilce argitaletxeekin batera argitalpen aniztasunaren aldeko borrokan ari gara etengabe, pentsamendu bakarrari aurre eginez. Hasieratik Alliance Internationale des Editeurs Indépendants-eko kide ere bagara.

Gure lan berrien argibideak, gure aldizkaria edota katalogoa jaso nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Datos de Empresa:


Txalaparta argitaletxea
San Isidro, 35-1.A
31300 Tafalla
Nafarroa, Euskal Herria
CIF: B 31464522
Tel. 948703934
E-posta: info@txalaparta.com