Kondairak dioenez, aspaldi-aspaldian izugarrizko balea bat gizon bihurtu eta ordura arte Artikoko ertz izoztuetan bakar-bakarrik alderrai ibilia zen Neu betiereko emakumeari bikotekide izateko emana izan zela. Haiengandik leinu bat sortu zen, hegietan barreiatu ziren eta, mendietan, sutondoari zerion kea goialdetik botatzen zuten yaranga erraldoiak eraiki zituzten emakumezko, gizonezko eta zetazeoak. Horrela murgiltzen gaitu egileak magiaz beteriko fabula batean eta etengabe ekartzen dizkigu urruneko kulturak non argia ere ezberdina den eta izaki guztiak, jatorria edozein izanik ere, bizirauteko borroka bakarrean batzen diren. Oroitzapen kolektiboa, atzean geratzen den lurrarekiko malenkonia eta ingurunearen defentsa ezin tinkoagoa dira Rytcheauk, gordintasuna eta samurtasuna nahasiz, gu mundu ezezagun batera eramateko erabiltzen dituen elementuak eta, hortik, harraparia eta bere buruaren eta inguratzen duen ororen etsai den gizakiaren aurkako diatriba botatzen du eta cucko herriaren aspaldiko balioak –natura errespetatzea– birsorrarazten ditu.