Joseph Zabalok askok euskal abertzaletasunaren sortzailetzat dutenaren biografia sakona aurkezten digu. Pertsonaia misteriotsu eta erakargarri bat, bai ikerketaren ikuspegitik, bai eta gure historiaren nondik norakoak ezagutzeko orduan. Xaho, Sabinoren nazionalismoaren antitesi, filosofo, poeta, panfleto egile, eleberri idazle, kazetari, hizkuntzalari, folklore zale eta historialari izan zen, baina beste ezeren aurretik bere historia eta garaiarekiko konpromisoa agertu zuen gizona. Beste batzuk bezala, bidegabeki ehortzia izan da historian.