Arazoa sakon ezagutzen duen kazetari batek idatzia, Euskal Herrian zer gertatzen den ulertzeko saio sakon eta zehatza da liburu hau. Egileak ikuspegi unibertsala hartzen du abiapuntutzat: gauzak eta gertaerak, diruditen bezain sinpleak ez dira izaten inoiz. Aburu honetatik, galdera bat datorkigu zuzen-zuzenean: "Zer dago euskaldunen eta espainolen arteko harremana baldintzatzen duen bonba edota atentatu bakoitzaren sustraian?" Europako beste hainbat lekutatik ere atera duten konklusiora heltzen da Rui Pereira lan honetan: Estatu espainola eta Euskal Herriaren artean intentsitate baxuko gerra bat dagoela egun. Egitate honek zertzen duen eszenategia tragikoa da maiz, baina baita ere hedabideek eta propagandak biziro desitxuratua. Kazetaritza-gainezkaldi hori aztertuz, Michel Foucault-ekin ados dator Pereira "egiak ere bere historia" duela deliberatzen. Portugalen oso salmenta arrakastatsua duen liburu honen gaurkotasunak areagotu egiten du bere interesa, euskal arazoari buruzko azken saiakera nagusienetakoa bihurtzeraino.