Liburu honek eredu neoliberal gailentzailearen irakurketa berri bat eskaintzen du, egun “globalizazio” deitzen dugun horren azterketaren bidez. Zalantzan jartzen du Estatua, merkatua, demokrazia, zuzenbidea edota herritartasuna ulertzeko egungo joera. Kapitalismoa feudaletik hurbil dagoen eredu sozial, politiko eta ekonomikoa barne hartzen duen proiektu ideologikoa baino ez da. Eredu horretatik atera nahi bada, tokikoaren eta kulturen alde egin beharko dugu nahitaez, zeren eta, iragarri bezala, horrek utziko baitu bertan behera nahi bateratzailea eta unibertsal zalea.