Egileak beste behin bere intelijentzia narratiboarekin harritu egin gaitu, hiru mundu ezberdinek bat egin duten eta polizia eleberriaren ohiko eskema hausten duen narrazio honekin. Kazetari eta ikertzaile bat neska gazte baten giltzurrinaren bahiketa eta lapurketa argitzen saiatzen da, eta azkenean neskaz maitemintzen da. Azken batean, betiko Taibo da, bere eleberririk onenetakoan. Liburu honek Dashiel Hammet saria eskuratu zuen 1994. urtean.