Erbestetik eta heldutasunetik, Suntik bere seme-alabentzat idatzi du familia bitxi baten historia; amilibiatarren historia. Guda zibil aurretiko Donostia lasaian hazia, lasaitasun hauskor hori apurtzen ikusi zuen, familiako kide guztiei beren baitan zeukaten onena ateratzera behartuz. Egunkari batek berezkoa duen estilo pertsonal eta beroaz, memoria helarazteagatik borroka egiten duen emakume baten ibilbidea ikusiko dugu orriotan. Belaunaldi bat markatu zuten sentimendu eta gertakizun historikoak daude liburuan, gaur egun irakurtzen ditugunean oraindik ere hunkitzen gaituztenak.