Danilok hamar urte bete zituen egunean agindu bat jaso zuen. Marciali, FMLNko buruzagi iheskor bati mezu bat helarazi behar zion. Sakelan xentimo batzuk zituela eta ordura arte bere mundua izan zenaz banandurik, El Salvador gurutzatuko du, mendien eta Iraultzaren bihurguneak ezagutuz. Haur baten begirada inozo bezain zorrotzaz, urteak aurrera joan ahala, ikusiko dugu begi handidun Aberria amets apurtuen hilerri bat bilakatzen. Hau haur baten eta herri txiki baten historia da, orrialdeak bustitzen dituen gerrilla kantan bilduak biak: "Dale salvadoreño, que no hay pájaro pequeño que detenga su vuelo cuando comienza a volar".