Liburu irakurterraz hau ironiaz idatzi du egileak. Halaber, nabari da gaia ederki ezagutzen duela, drogomenpekotasunak harrapatutakoekin urte ugariz bizi izan duen esperientzia profesionala islatzen du liburuan. Bertan, drogei buruzko hainbat ikuspegi jartzen ditu zalantzan, iruzurraren bidez eraiki direla esanez. Trafikanteak, jonkiak, hildakoak, medikamentu eta droga legalak hainbat kontu ditu hizpide. Eta drogaren aurkako borrokan neutral bakarra droga bera dela uzten du agerian.