Y en esto se fue Fidel bi asmoekin idatzitako kazetaritza-saiakera bat da: alde batetik, etorkizun hurbilean Kubako iraultzak mehatxuan dituen arrisku larriez jakinaraztea, hauetako askok barne-izaera dutenak eta bertan aipatzen diren hutsune zuzengarriek eragindakoak. Bestetik, herrialde honetako ontasun paradigmatikoak laburtzea, ahalik eta objektiboen eta gehiegizko apologiarik egin gabe. Horretarako, Iñaki Errazkinek agentzietako berrien aukeraketa zabala egin du, bere garaian komunikabide guztietako erredakzioetara iritsi baziren ere, argitaratuak izan ez zirenak, kasu zehatz batzuk salbu. Zalantzarik gabe liburu honek irakurlea Kubara gerturatuko du, herri alai eta borrokalaria, Fidelekin edo gabe, Raulekin edo gabe, sozialismorantz bidea egiten jarraituko duena, gehiengoak argi baitauka alternatiba, Rosa Luxemburgok esan bezala, basakeria dela. La guerra mediática contra Cuba [DVD] Cuba Información.tv-Eguzki Zirrikitu bat komunikabideen blokeoan. Iraultza kubatarrak etenik ez duen berriak manipulatzeko kanpaina jasaten du. Kanpaina honen xedea Kubako garapen eredua, sistema politikoa eta ekonomikoa bideraezina, bidegabea eta antidemokratikoa dela frogatzea da. CUBA INFORMACION zirrikitu izan nahi du Iraultzaren garaipenaz geroztik eskura dauzkaten baliabide guztiekin, nazioarteko informazioari buruzko itunak ere hautsiz, Europa eta, nagusiki Estatu Batuetako informazio oligopolio handiek sortu duten komunikabideen blokeoan.