Xabier Silveiraren aurreneko liburu hau guztiz sinesgarria den fikzioa da. 90. hamarkada bukaerako Donostian kokatua, ekintza liburua dugu A las ocho en el Bule. Orriotan, klandestinitateak, konpromiso politikoak, laguntasunak, drogek eta sexuak protagonista den Arrats gaztearen bizitza koktel leherkorra bihurtuko dute. Arriskuan ibiliko da etengabe, poliziak ingurukoek argi ikusten dutena ikus ez dezan saiatuz; bera eta bere lagunak kale borrokan belarrietaraino sartuak daudela, alegia.