Lan honekin Aro Modernoko Euskal Herrira hurbiltzen gara, arreta berezia eskainiz euskaldunek batzuetan ikaraz eta besteetan itxaropentsu, jendarteko esperientziarik izugarrienari, heriotzari, aurre egiteko garatu duten jarrera, sineskeri eta portaera multzoari. Irudizko hiletaren baitan, hildakoa eta hilobia oroimenerako leku moduan irudikatzen dira eta heriotzaren ideia literatura herrikoiaren bidez aztertzen da. Errituen atala ere lantzen da, hileta-otorduen eskaintzetatik hasita, progu, hileta-ibilbide eta hil-atorraraino. Errituotan emakumearen parte hartzea aipatzekoa da. Liburu honen bitartez aukera ona dugu, beraz, gure arbasoen eta gure- kezkarik garrantzitsuenera hurbiltzeko.