Lehen aldiz argitaratutako dokumentu hauek, 1955etik 1980ra CIAk eta FBIk Euskal Herriko politikari buruz idatzi dituzten txostenak dira. Izan ere, AEBetako zerbitzu sekretuek zehaztasun handiz ikertu dituzte Euskal Herriko politikagintzaren gorabeherak, eta Expediente Vasco. CIA y FBI en Euskal Herria izenburupean dokumentu horien aukeraketa egin dute Mario Salegik eta Iñaki Egañak. Manuel de Dios euskal jatorriko kazetari kubatarra hasi zen lan horrekin, baina 1992an hil zutenean lana osatu gabe geratu zen, eta Salegik eman nahi izan zion jarraipena, Egañaren laguntzaz.