Liburu hau ez da autobiografia bat, baina Euskal Herriari buruzko egilearen ideiak nola sortu eta mamitu ziren azaltzen du.
Herri honen historia Ajuria-Eneako Itunaren sinatzaileen interesen arabera berridazten ari den honetan, gero eta beharrezkoagoak zaizkigu lekukoen testigantzak, berridazketa osoa gezurraren gainean eraikitzen ari direnen lotsarako; koldarki isiltzen direnak agerian uzteko.Esperantza handirik gabe, egia esan, Historia beti irabazleek idatzi ohi dutelako, hona hemen gertakariak barrutik ezagutu dituen lekuko etsi baten mezua. Ausartu egin behar.