1935eko azaroan Roberto Arlt, orduan Argentinako El Mundo egunkariko kronikagile prestigiotsu, tren batera igo zen Santanderren Bilbora joateko. Haren eginkizuna ”Aguafuertes” titulupean aldian-aldian argitaratzen zituen kontaketen sail kostunbrista egiten segitzea zen. Narraziorako zuen talentu guztia hiri giroko kronika labur haietan barreiatuz, Iberiar penintsulan barnako bidaian ezagutu zituen herrietarik “beren buruaz kontenten” zirenetako bat ikusteak eragin zion txundidura agerrarazi zuen Arltek. Bilbo industriala eta bertako kalezulo estuak, oparotasun eta beharraren nahasketa; altzairua Barakaldoko Labe Garaietan sortu zenekoa, Bermeoko emakumeengan irudikaturiko gizarte matriarkala, Elorrioko harriaren eta erlijioaren nahasketa, Donostiako udazkenak… dena dago jasota, lilura eta garraztasunaren artean, edizio honetarako berreskuratu dugun Buenos Airesko egunkariko artikulu sailean.