Bergaminek, berak amestu eta maite zuen España peregrina horren exiliatu nekaezina eta horregatik hiru koloreko bandera errepublikarraren korrontearen aurkako ikur-eramale, edo bere heriotzean, ikurrina edo erreboltaren Eusko Gudariak-ena, boterearen ezaugarri zikinen eta itsusienak erakutsi egin zituen, politikoen hipokresia nazkagarria, hiltzaileen agurrak bizkarrean, soldatapeko olerkarien estrofa urratuak...Txalapartak, idazleak Eginen eta Punto y Horan argitaratutako azken artikuluak editatu ditu, bere izpiritu askatzailearen hoberena jasotzen dutenak, Higerreko lur hezean utzitako hezurrekin batera, herri honetan utzi digun hoberena.