Bere kondena berretsia izan denez, heriotzaren hurbiltasunetik dario beste behin ere bizitza Mumiari. Bizitzaren indarra, eta borrokaren eta elkartasunaren itxaropena dira bere idatzien ardatza, espetxeetako bizimodua, epaileen arrazakeria edota poliziaren errepresioa salatzen dituen bitartean. Hiltzera kondenaturiko baten duintasunari buruzko orrialde ugari aurki daitezke lan honetan.