Hijo de todos los pueblos, Tierra Humana-rekin hasi zen tetralogiaren bigarren partea dugu eta hauxe bukatu zen puntu berean hasten da. Narrazioak jarraitzen du Holandak bertako populazioari ezarri dizkion zapalketen berri ematen, iraultzaurreko Txina eta matxinatutako Filipinetako gertaerek osatzen duten irudian... Pramoedya Ananta Toer Nobel Sarirako izendatua izan da hainbat alditan.