Alcaraz inguruan, 1911.ean, anarkista batek Jacobo de Gracia Exposito bandidoaren istorioa entzuten du. Anarkistak ziega-lagun du bandidoa eta honen istorioa eskuizkribu ironiko bihurtzen du, bere indultoa lortzearren. Errealitatearen eta fikzioaren arteko kontraste honen bidez, liburu honek norbanako baten bilakaera aurkezten digu, ia mito bihurtzeraino. Literatura pikareskoaren tradizioak eta adierazmolde berrien bilaketak bat egiten dute eleberri eder honetan. Halaber, zehaztasunez dokumentaturikoa, eduki basatiduna eta umoretsua da liburu hau.