Euskal Herriko iparraldea jubilatuentzako oporgune eta toki folkloriko gisa izan da tratatua. Bere kultura, txirula, dantza eta danborilen eremura murriztua izan da, frantses zentralismoak inposatutako erregionalismotik haratagoko nortasun nazionaleko ezaugarriak ezagutu gabe. Gaurregun, estereotipo hoiek hortxe irauten dute, euskal erresistentzia herri-proiektu propioaren bilaketan murgilduta dagoen bitartean.