Cuchuflí Arriba komunitatera abiatzen da Bebo, Kuba ekialdeko zonaldeko landa-medikua; priapismo kasu batzuk aztertzeko helburuaz doa, hau da, zakilaren erekzio iraunkor eta mingarria ondorio duen gaixotasuna. Gertaera azalgaitz horren zergatia ikertzeari ekingo dio bertan. Gai horretatik abiatuta, idazleak Kubako jendartearen azterketa bat egiten du, haurtzaroko lau lagunen harremanen eskutik: Bebo medikua, “Kubako Viagra” asmatu nahi duen botikaria eta delitugile bi. Umore, erotismo eta polizia-intriga dosi handiz hornitutako eleberria.