Hiztegi honek zazpirehun adiera inguru biltzen dituen saiakera da, politika eta Euskal Herriaren bilakaera gertutik jarraitzen duenarentzat ezinbestekoa. Ezberdintasuna ulertzeko gakoa gordetzen dute euren baitan eta borrokaren arrazoi sakonak erakusten dituzte. Inolako helburu akademizistarik gabe baina zehaztasun eta zorroztasunez egina, oso irakurketa gomendagarria da Euskal Herrian interesa duen edonorentzako.