Historia handia ohiko emakume eta gizonek eraikiriko milaka adabaki eta istorio txikiz osaturik dago. Liburu honetan, horietako mila istorio biltzen dira. Benetakoak, harrigarriak, ezberdinak. Askotariko iturrietatik bilduak izan dira, gure iraganaren lekuko bitxi gisa gera daitezen. Liburua kronologikoki antolaturik dago, irakurleari garai eta gertaera historikoak ulertzen lagundu ahal izateko. Istorioak denetarikoak dira, gehienak euskal gizartearen egunerokotasunarekin lotuak badaude ere. Badira kultura giroko edota politika giroko kontuak ere. Gehienak, hala ere, ia oharkabean igaro dira kronika ofizialetan. Albiste hauek, hala ere, garrantzitsuak dira euskaldunen herria, iragana eta ohiturak ezagutzeko.