Patxi Zamoro, laurogeiko urteen hasieran lapurreta saiakera bat egin ondoren atxiloturik, FIES erregimen berezia aplikatu zioten lehen presoa izan zen. Gatibu egon zen 18 urteetan bere atzitzaileengandik ihes egiteko ahalegin ero eta heroikoan, setaturik eta nekaezin, bizi zen. Modu guztietan saiatu zen eta ihes bakoitzaren atzetik giltzarrapo gehiagoko eta amorru eta mendeku handiagoko itxialdi bat zetorrela egiaztatu zuen. Zamorok zigor-erakundeen aurkako gatazka horren xehetasunak kontatzen ditu liburu honetan eta, aldi berean, “murruaren alde honetan” gaudenok kartzela edozein hiritarren lokirantz destatzen ari den errebolbertzat erabiltzen duen sistema horretaz hausnartzera bultzatzen gaitu; zigor gela handia, azpimundua, non presoari lasaitasun eta itxaropen pixka bat eraman diezaiokeen bakarra askatasun grina den.