90eko hamarkadan Berlineko bizi-baldintzak gainontzeko Alemanian bizitakoak baino latzagoak eta konplexuagoak dira. Dendari bosniar batek eskaileretako sexu azkarraren alde egiten du. Higiezinen espekulatzaile batek kristorenak eta bi esango ditu kapitalismoari buruz. Haren seme txikienaren etorkizunak arduratzen du hirurogei urte inguruko andre “progre” bat. Kezka horren izena Mario da, 32 urte ditu eta Berlin erdigunean bizi da pisu konpartitu batean. Egun batez soldata alferrik itxarongo duten errumaniar batzuk agertuko zaizkio etxean, eta antzinako auzokideak izanda, asilo-eskubidea gozatuko dute pisuko sukaldean. Ez du luze joko Mario haiekin nazkatuko den arte, eta zorrak kobratzeko plan bati ekiten dio. Istorio ezberdinen bilduma da, non Zelikek bere duen hizkera ironikoaz trantsizioko gizartearen marrazkia sortzen duen.