Zalantzarik gabe hau da mundu osoko langile klasearen itxaropena piztu zuten hamar egunen kroniken artean nagusia: aurrekaririk gabeko mobilizazio-gaitasuna, Urriko Iraultza, zeinaren handitasunari buruz protagonista izan zirenek ere ez ziren jabetu. Diez días que estremecieron al mundo boltxebikeek sobieten esku uzteko Estatuaren boterea lortu zuten egunen kontakizun hunkigarri eta zehatza da. John Reed egile kontsakratuaren kazetaritza lana gainditzen duen testua da hau (ordurako mundu osoko iraultzaileek irakurria zuten México insurgente) eta, era honetan, XX. mendeko gertakizun historiko garrantzitsuenetariko baten testigantzarik onena bilakatzen da. Hori dela eta, Leninek berak bere irakurketa, itzulpena eta hedapena sutsuki gomendatu zuen... langile iraultzaren izaera ulertzeko ezinbesteko lanabes moduan.