Alcaldes en lucha ostean, hau da Telesforo Monzonekoaren bizitza eta lanaren inguruan egiten ari garen bildumaren bigarren liburua. Liburu hau Anasagasti gaztearen gorespen eta errespetuak sortua da. Anasagastik bergararra gogora ekartzen du herri honen historiaren une klabeetan izandako elkarrizketa, diskurtso eta gutunen bidez. Garrantzi historiko ukaezina daukan testigantza honek Telesforo Monzonekoaren pentsamolde politikoa eskura jartzen digu, bizi-bizi, bere abertzaletasunaren esperientzia belaunaldi berrien karrarekin lotu nahi zuenean.