AHORA TENGO QUE IRME (Orain joan egin behar dut) Oteizaren lanak biltzen dituen paperezko eltze erakargarria da: poesia, prosa, gutunak, idatziak eta antzekoak aurki daitezke bertan, eta gehienak orain arte argitaragabeak dira. Oteizak berak esan zuen moduan, utopista bat izan zen: "utopi batean baino ez dut sinesten, eta hori izan da nire desgrazia. Iraultzan sinestea, utopia bati, programa batzuei eta amets batzuei segiz". Liburu hau aukera ederra da Oteiza, bere lana eta pentsaera ezagutzeko.