Ganbaratik oso ongi ez dabilen norbaiten grabaketak, preso ohi baten egunkaria eta saskibaloi-jokalari frustratu baten amodio gutunak dira nobela honen hari nagusia. Guztiak hiritar anonimoak dira. Albistegietan, estatistiken ataletan soilik agertzen dira: langabetuenean, gaindosiz hildakoenean, lan-istripuenean... Orrialde hauetan, ordea, zenbakien atzean aurki daitezkeen bizitzak ezagutuko dituzu. Liburu hau, azken batean, 80ko hamarkadako giroa islatzen duen lan ederra da. Komuneko tapak egiten dituen POZAL S.A. lantegia itxi nahi dute, eta Jamerdana hiriaren ekonomia kinka larrian dago. Egoerak eztanda egingo du, eta tabernetan, kaleko giroan, garagardo artean... harrapatuko du irakurlea.