Nadine izeneko neska gazte alemaniar bat Bilbora iristen da ohikotasunetik ihesi, eta ordura artean ezezaguna zuen mundua ezagutzen du bertan. Beste hainbat europearrek bezala, Nadinek ez du erreferentzia askorik euskaldunei, beraien aldarrikapenei eta borrokei buruz. Berehala, ordea, bizirik dagoen hizkuntza, kultura eta gizarte batek liluratzen du. Nadine herrialde honetaz eta ETAko kide batez maitemintzen da, eta azken honekin batera egitasmo berriak bideratuko ditu, pasioa eta borrokarekiko konpromezua mugagabeak direlarik.