1944. urteko apirileko lehen egunetan, Frantziako paretak hamabost mila afixa gorrirekin bete ziren. Afixotan, letra larriz honako hitz hauek zeuden: "Askatzaileak? Krimenaren armadaren askapena". Erdian, zirkuluen barruan, hamar potret zeuden, argazki horietako kideen aurpegiak Fresnesko kartzelako murruetako harria atze-oihaltzat zeukatela. Hamar, 1944ko otsailean fusilatutako hogeita hiruren artean. Denak partisanoak. Denak poetak... ekintzaren poetak. Hau da haien historia eta frantziar barne erresistentziari egindako omenaldi xumea.