Zergatik pertsona batzuk osasuntsuak dira eta beste batzuk ez? Arrazoi eta faktore ugari daude, baina, laburbilduz, hiru dira: organismoak eta ingurugiroa edo, nahi izanez gero, gizakien kasuan; gorputz-gogoa, espazio fisikoa eta inguruabar kulturala. Liburu honek osasuna eta gorputzaren gaitasun osatzailea bultzatzeko hiru gako proposatzen ditu: ezagutza, kaltetzen gaituena baztertzea eta biziberritzen gaituena hartzea. Asko sufritzen duen baina esker onekoa den gorputza dugu. Gure borroka nagusia ohiturak aldatzean eta gure defentsa sistema propio eta naturalak bultzatzean datza.