Internet sareak azkeneko iraultza ekarri digu: komunikazioena. Askoren ustez, Internet dugu laugarren kultur iraultza, hizkuntza, idazkuntza eta inprentaren ondotik. Internet solidari@k eguneroko gure bizimoduan datorkigun aldaketaren nondik norakoak azalduko dizkigu, eta izenburuak berak ederki isladatzen duenez, zer nolako erabilpena eman ahal zaion sareen sareari mundu hobe eta justuago baten bila ari direnentzat. Telematikaren munduan piperrik ere ez dakitenentzako apropos egina, ez da informatikaren inguruko liburu bat, dibulgazio lan irakurterreza baizik.