Kultura merkantzia bihurtzea, erlijio alienazioa, ustelkeria politikoa, faxismo modalitate berriak, herrialde komunisten hondamena, independentziaren aldeko borrokak… XX. mendean bizi ginenok eramaten ditugun kezka handietako batzuk dira. Liburu honek benetako pertsonaiak, pentsamendu lotsagabeak eta gertakari politikoak tartekaturik dituen ibilbidea egiten du eta egilearen alegatu literario eta politikoa da gaur arte iritsarazi gaituzten ehun urteei buruz. Liburu arina, garratza, zentsura edo kode moralei amore ematen ez diena, probokatzailea eta uste onekoentzat eta moldaerrazentzat ezegokia; egile konprometitu honen obrarik zuhur, sarkastiko eta oldarkorrena.