Valentziako Obrint Pas taldeko abeslari eta gitarrista Xavi Sarriaren lehenengo liburu honek 22 narrazio labur biltzen ditu; inguratzen gaituen munduaren argazki errealista bat osatzen dute, umorea ahaztu gabe, eta batzuetan, surrealismo zama arin bat ere uzten dute agerian. Esaldi labur eta zuzenen bidez, erritmo bizia eta hizkera argia darabilte liburu honetako istorio laburrek, zeinek mendebaldeko gizarteei kritika egin nahi dieten, eta munduko errealitate ahaztuek dituzten hamaika sentimenduen eta sentipenen isla izan nahi duten: izua, isiltasuna, asperdura, gosea, itxaropena, ilusioa…