Manuel Irujo artikulugile eta historialari nabarmena izateaz gainera, garaiko euskal intelektualen artean aipagarrienetakoa izan zen. Zuzenbidearen alorrean erakutsi zuen benetako jakintza eta bokazioa, hala ere, abokatu gisa egiten zuen behar eta erreferentzia handiko jurista zen. Lan honetan Irujok Euskal Instituzio Juridikoen sustraiak eta hauentzako arrazoiak azaltzen dizkigu, ohituretatik eta zuzenbidearekiko euskaldunen ikuskeratik ondorioztatuak; inoiz legeen, maiz inposatutakoak, aurka doan ikuskera. Herri baten berezko izaeraren esentzia islatzen duen ikuskera bera.