Baleen berbaroa, XVI. mendeko Euskal Herriko itsas-giroko Mundatxan kokaturiko thriller historikoa dugu. Mundatxa herri lasaia astindu egin du bertako uretan agertutako balearen ehizak. Ekite horretan izandakoen arteko istorio zaharrak berpiztuko ditu harrapaketa-nahiak, baita arrantzale baten hilketa misteriotsua eragin ere. Lurpean dagoena, gorpu ala hazi? lelopean ekingo dio Sebastian gazteak jakin-grinari, harik eta Ingalaterrako Jornadarako Armadan enrolatu beharrean aurkitu arte.