Liburu hau ez da ohiko historia saiakera. Biografiaren kutsu nabarmena izanagatik ere, ezin esan biografia bat denik, ez baita biografia soila. Celestino Uriarte arrasatearraren bizitza hari gidaritzat hartuta, zerua indarrez hartu nahi izan zuen, eta gerraren ondorioz erresistentziarik gorrienera -bi zentzuetan- jaurtia izan zen belaunaldi oso baten kronika da eskuartean duzuna.