Frantsesezko lehen edizioa kaleratu zenetik hogeita hamar urte betetzen diren honetan, eskuartean daukagu ezinbesteko lan hau, gazteleraz oraingoan. Nafarroak izan dituen erregeen segida historikoa da, zeinean ospetsuenak (Antso Handia, kasu) bezainbesteko lekua daukate historiak zokoratuta gelditu direnak. Idazle baxenafarraren lan zehatz, zabal eta entretenigarri honek erregeen bizitzez gain, Nafarroako Erresumaren inguruabar politiko konplexua jorratzen du. Zazpi ehun urte ingurutan zehar Nafarroako Erregeen tituluaren pean agindu zutenen izena eta izanari ezinbesteko begirada da honako hau.