Euskaldunen herria desagertzen doa. Asimilatzearen itsasgorak aurrera doa gure orijinaltasuna gizon eta tximinoek daukaten imitatzeko gaitasunagatik aldatuz. Azken 40 urteetan burututako esfortzuen gainetik, oraindik ez dugu etorkizunean gure existentzia bermatzen duen muga pasa. Globalizazioaren pean gureak bezalako nazio eta hizkuntzek desagertuko dira, baleak edo Amazonia bezala. Egun, euskalduna izatea, ekologista izateko era bat da. Nafarroako konkistaren hastapenetatik, Espainiaren kontrako biziraupen formula guztiak entseatu ditugu. Hauetako bat bera ere ez du hizkuntza, lurralde, kultura, zuzenbide edo euskal idiosinkrasiaren galera ekidin. Espainia, Frantzia eta American way of life-arekin, desagertu egingo gara. Soilik independentzia entseatzea geratzen zaigu. Dependentzia eza. Inongo herri ez da lortzeaz damutu, batez ere Espainiaz banatu bada. Geu ere ez gara damutuko. Arrazoiak soberan dauzkagu. Hitzaurreak: X.L. Méndez Ferrín, Joxe Azurmendi y Víctor Alexandre.