Mahai inguruan senide guztiak bildurik diren bitartean kontatzen diren istorioak eta oroitzapenak dira liburu honen ardatza. Egun, sukaldean aiton-amonak isilik dauden bitartean, piztuta dagoen telebistak lapurtzen digu iragana. Xanti Begiristainek badaki hori eta, beraz, istorio hauetako protagonistak gure herrietatik desagertzen doazen heinean iragana ere desager ez dadin hainbat herritan entzundako kontuak bildu ditu. Uitzi, Etxarri-Larraun, Suarbe, Iruñea, Arantza, Arakil, Arbizu, Goizueta eta Etxarri-Aranazko gertaerek, behintzat, izan dute bitartekorik.