Izatearen jolasa ezkutaketa joko bat da, paradoxa izenekoa. Eta liburu honek paradoxak biltzen ditu. Berriz kuriositatearen abiapuntura garamatzaten definizio multzoa. Testu atseginak, garratzak, mikatzak, lotsagabeak, kontraesankorrak eta umorez jositakoak; buru-pizte baten ondorioz sortuak, asmorik gabeko arratsalde batean. Antonio Alvarez-Solisek bere egin du aforismoek, haikuek edota greguería deiturikoek duten tradizio kulturaniztun luzea, eta berezko kutsu batez idatzitako liburu bizia utzi digu. Gauzen benetako bizia maiz haien atzean ezkutatzen delako.