Sé fuerte, Lucía liburua eta gero, Marie Jose Basurco Historiaren eta herrien testigantza ahaztezinaren burrunban murgiltzen gaitu berriz, horretarako pertsonaia sentsual eta politikoak baliatuz. Errepublikak, guda zibilak eta erbesteak girotzen dute eleberri hau. Frantziako Tolosa da eszenatokia, 1939an amore eman ez zuten Espainiako erbesteratuen arteko familia-giroa. 1968-1969 urte esanguratsuetan jazotakoa kontatzen digu idazleak; diktadura garaitzeko eta herrira bueltatzeko irmotasuna galtzen ez duen Serrano Villabona sendian garai edo amets berri baten itxaropena piztu zenekoa.