Baskoi berriak euskal populuaren parte interesgarria dira; gaur egun gure burua den bezala ikusteko eta ulertzeko ezinbesteko protagonistak dira. Badaude Gaztelako mesetako euskaldunak, Galiziakoak ala Extremadurakoak. Lan honek euren iristea eta integrazioa kontatzen digu. Hala, bada, liburuak kontraesankorrak diren hainbat sentimendurengana hurbiltzen gaitu, hala nola mesfidantza, elkartasuna, adiskidetasuna edo ulertezintasuna. Vascones liburuaren ostean heltzen den Perez Busteroren eleberri berriak langile familien belaunaldi ezberdinak aurkezten dizkigu, zeintzuen ohiturak, baldintzak eta bizipenak auzokideekin nahasten dituzten eta, apurka-apurka, familia bilakatzen.