Bilduma honetan, munduan barrena sakabanaturiko euskal jatorriko egileak biltzen ditugu. Hautarik zenbait arras ezagunak dira eta lan handiak eman dizkiote literatura unibertsalari. Eta guztiek merezi dute jatorrizko korta zaharrera itzultzea. Zerrenda amaiezina da eta, zoritxarrez, oraingoz, aukeraketa egitera behartzen gaitu. Urtean bizpahiru lan argitaratuko ditugu bilduma honetan, euskaraz eta gazteleraz. Lehenengoak, Josu Landa, Eduardo Galeano, Isidora Aguirre, Julio Cortazar, Pablo Neruda, Manlio Argueta...