Txalaparta -> Paul Asensio-Mikel Ayllon















Paul Asensio-Mikel Ayllon

Paul Asensio1970ean jaio zen Algortan. Gazte mugimenduan eman zituen bere lehenengo pausuak. Egin egunkariaren Gaztegin gazte gehigarria sortu eta erredaktore lanak burutu zituen lau urtez. Aldi berean, Ezpala formakuntza eta eztabaidarako aldizkaria sortzen lagundu zuen. 18/98 sumarioaren barruan bi aldiz atxilotua eta espetxeratua. Iker Casanovarekin batera idatzi zuen Argala (Txalaparta, 1999).
Mikel Ayllon1980an jaio zen Laudion. Gazte mugimenduaren hainbat alorretan zein Hala Bedi irrati librean eta Gazte Algara, Gara egunkariaren gehigarrian lan egin du. 2001. urtean Haikaren aurkako operazioan atxilotu zuten. Urte bat eta lau hilabete preso eman ondoren behin-behineko askatasunean atera zen. Auzitegi Nazionalean berriki epaitua, absolbitu egin dute.


Generoa:    Ordenatu:
Txalaparta

Gerezi gorrien garaia


Paul Asensio-Mikel Ayllon
Saiakera - 202 orr.
Salneurria: 14 €
Bazkideak: 11.2 €
Badago