Cecilia Arrozarena Uribe Habanan jaio zen, eta Hizkuntza eta Literatura Frantsesean lizentziatua da. Narratzaile bezala, Examen suspendido izeneko nobela mardula argitaratu du. Abeslari bezala, berriz, Kubako troba berriaren eta zaharraren doinuekin batera, bere errepertorioan ditu Mikel Laboaren Haika mutil, Xabier Leteren Habanera, Pier Paul Berzaitzen Zure haidüru eta Ruper Ordorikaren 37 galdera mugaz bestalde dudan kontaktu bakarrari. Guztiak, zeresanik ez, berezi geratzen dira doinu tropikalekin. Hau da idatzi duen lehen saiakera.