Osvaldo Bayer Santa Fen, Argentinan, jaio zen 1927. urtean. Kazetari, idazle, itzultzaile eta zinema gidoilari izateaz gainera, ideia libertario eta antifaxistekin konprometitua dago, bere burua “anarkista eta bakezale porrokatutzat” izanik. Agintekeriaren aurkari handia izateagatik Bayer erbestera alde egin behar izan zuen garaiko beste askoren antzera, 1976ko Argentinako diktadura militarra bitarte. Egun buenosairestar unibertsitateko giza eskubideen katedratik omentzen du memoria eta beti babestu zituen Maiatzaren Plazako Amen Unibertsitate Herrikoiaren zuzendarietako bat da. Bere lanen artean La Patagonia Rebelde (Los vengadores de la Patagonia Trágica), Los anarquistas expropiadores y otros ensayos, Severino Di Giovanni, el idealista de la violencia (Txalaparta) saiakerak, Rainer y Minou eleberria eta La Patagonia rebelde (Berlineko Zilarrezko Hartza) eta La mafia pelikulen gidoiak nabarmentzen dira.