Arturo Alape azken hamarkadetan altxamendu kolonbiarrek izan duten gizonik esanguratsuenetakoa da eta, halaber, diotenez, bera da Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia-Ejercito del Pueblo (FARC-EP) delakoaren historia hobekien ezagutzen duena. Idazlea eta kazetaria da eta, bizitzan barrena, sarritan izan du bere herrialdeko mendietara igotzeko pribilegioa. Mendiotan, matxinatuak etxean bezala sentitzen dira eta han aurkitu ahal izan du Alapek Manuel Marulanda Velez, Tirofijo. Hainbat elkarrizketa egin ahal izan dizkio eta haren lekukotasunak baliatu ditu Hego Amerikan argitaraturiko hamaika artikulu eta liburu idatzi ahal izateko. El Bogotazo liburuarekin, Casa de las Américas saria jaso zuen. Hainbat lan argitaratu ditu indigenen buruzagi herrikoiei buruz.